Ez da kilometro asko egin behar familia osoari gustatuko zaion plan bat aurkitzeko. Mugatik ordu erdira, Bid’A Parc aisialdi-parkea dago, bereziki haurrek eta familiek egun eder bat igaro dezaten pentsatua.
Egun osoa pasatzeko atrakzioak
Bid’A Parcen atrakzio txikiak, puzgarriak, ohe elastikoak, ur-jolasak, trebetasun-zirkuituak eta belaunaldiz belaunaldi arrakasta izaten jarraitzen duten klasiko batzuk aurkituko dituzue, hala nola ahateen arrantza.

Sarrerarekin egun osoan zehar atrakzio gehienetara libreki sartzeko aukera dago. Horregatik, bertan egun osoa pasatzea erraza da. Hori bai, adingabeek beti helduen zaintzapean egon behar dute.

Aurten, parkeak bi berrikuntza dakartza: «Dumbo» atrakzio berria eta «Ninja Warrior», puzgarrizko oztopoekin osatutako trebetasun-eremua, ekainaren 15etik aurrera irekiko dena.
Aholku praktiko gisa, komeni da oinetako erosoak eta erraz kentzeko modukoak eramatea; izan ere, hainbat atrakziotan oinutsik ibili behar da. Era berean, lycra motako kamisetak oso erabilgarriak dira, puzgarrietan sor daitezkeen urradura txikiak saihesteko eta eguzkiaren aurrean babes handiagoa emateko.
Gainera, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, erronka ezberdinez osatutako puzgarrien zirkuitu berezi bat jartzen da, Ninja Warrior izenekoa. Atrakzio hori aparte ordaintzen da, orduka.
Piknika edo kafetegia
Parkeak piknik-mahai ugari ditu instalazio osoan zehar banatuta; beraz, etxetik bazkaria edo askaria eramateko aukera dago.
Nahiago dutenek taberna ere aurkituko dute bertan, edariak, aperitiboak, izozkiak, gozokiak, crêpeak edo gofreak erosteko.
Bid’A Parc-en informazio praktikoa
2026ko prezioak
- Helduen sarrera (egun osorako): 13 €
- Haurren sarrera (2 eta 15 urte bitartekoentzat): 16 €
- 2 urtetik beherakoak: doan
Gogoratu atrakzio batzuek aparteko kostua dutela.
Beste datu interesgarri batzuk
- Txartelarekin ordain daiteke.
- Euria egiten duen egunetan parkea itxita egon ohi da.
- Eguraldiaren inguruan zalantzarik badago, komeni da aurrez deitzea: 0033 5 54 61 53 21.
- Kanpoko aparkalekua ordainpekoa da ekainaren 15etik irailaren 15era (1,50 €/ordu, gehienez 6 orduz).
- Urteko gainerako egunetan doakoa da.
Bid’A Parc-en kokapena
Bid’A Parc aukera eroso eta sinplea da adin ezberdinetara egokitutako aire zabaleko aisialdi-egun baten bila dabiltzan familientzat. Gozamena bermatuta dago!

